Errestaurazioa eta estetika

Kontserbatzailea:

 

Lan hauen helburua hau da:  karies, trauma edo hortzaren garapenean gertatutako alterazioen ondorioz galdutako hortz egitura berreskuratzea. Horretarako, mastekatzeko indarrei aurre egiteko material sendoak eta estetikoak erabiltzen ditugu.

Prozedura hauen barne enpaste txikiak zein egitura handiagoak egon daitezke (fundak, inlay, onlay); bai zuzenean ahoan burutzen direnak, bai laborategian lantzen direnak.

 

 

Endodontzia:

 

Hortz naturalak kontserbatzeko tratamendua da. Hortz-mamira iritsi den bakterio-infekzioaz kutsatutako hortzak mantentzea du helburu tratamendu honek, baita trauma baten ondorioz sustraia minduta daukaten piezen trataera ere.

 

Zuritzeak:

 

Hortz-dekolorazioa tratatu eta  hortz-orbanak kentzen ditugu. Horren bidez hortzak zuriago eta distiratsuago agertuko zaizkigu.

Zuritzeko produktua hortzaren masail-aldeko kanpoaldean ezarri dezakegu (kontsultan edo etxean modu anbulatorioan) edo barnealdean (kanalaren tratamendua  duten hortzetan).

 

Odontopediatría:

PADI zerbitzua daukagu.

 

Haurren aho eta hortz-gaitzen diagnosi eta tratamenduaz arduratzen gara, haurtzarotik hasi eta pubertaroan aurrera egin arte.

Bisitak haurdunalditik bertatik hasi behar dira, umearen aho-garbitasuna nola egin behar den jarraibideak emanez. Aurrekoaz gain, honako hau ere egin behar da: traumatismoei eta hortzaldiari buruzko informazioa azaldu eta umearen haginkadaren garapenean elikadurak duen garrantzia azpimarratu.

 

 

Protesiak:

 

Protesien barruan bi talde nagusi nabarmentzen dira:  iraunkorrak eta jarri-kentzekoak. Hortzetan edo inplanteetan ezarrita joan daitezke aldi berean. Falta zaizkigun piezak berrezartzea edota duten forma, posizio zein  tamaina aldatzea ahalbidetzen digute. Horrela osasuna, funtzioa eta estetika berreskuratzen ditugu.

 

Ordutegia:

Astehelehan - Osteguna:
9:00 - 13:00
15:00 - 19:00

Ostirala:
9:00 - 13:00

 

Kontaktua:

Untzaga plaza 5, 4 ezk.
20600 Eibar (Gipuzkoa)

  943 70 23 85
  660 03 33 29
  clinica@unzagadental.eus