Prebentzioa eta mantenimendua
Aldizkako azterketak:
Gure lehendabiziko helburua, tratamendua bera baino garrantzitsuago, gaitzari aurre egiteko prebentzioa da.
Aho-osasunari eusteko eta egindako tratamendu eta lanen egoera ona bermatzeko, funtsezkoak dira pazientearen eguneroko zaintze lana eta profesionalaren aldizkako behaketa.
Aho-hortzetako higienea
Gaixotasun periodontalaren maiztasuna hain handia denez, gaur egun hortzak galtzeko arrazoi garrantzitsuetako bat da, izan ere. Gaitz horren eragile nagusietakoa bakterioez hornitutako plakaren pilaketa da (biofilma). Garbiketa profesionalaren bitartez metaketa hau deuseztatzea lortzen dugu eta aldizkako behaketa bisitei esker (6 hilabete eta urte bete artean) gaitz periodontalak aurrera egitea ekiditen dugu.
Bruxismo eta ferulak:
Bruxismoak (modu inkontzientean hortzak estutzea) honako arazook eragin ditzake: masailezurrean eta loki arteko artikulazioan arazoak, hortz sentsibilitatea, hortzak edo ahoan egindako lanak puskatzea, muskuluetako kontrakzioak…
Horrexegatik da hain garrantzitsua azterketa eta diagnosi zuzena burutzea. Lasaitze-ferula batekin arazo hauei aurre egitea lortu ahal izango dugu.
Ordutegia:
Astehelehan - Osteguna:
9:00 - 13:00
15:00 - 19:00
Ostirala:
9:00 - 13:00
Kontaktua:
Untzaga plaza 5, 4 ezk.
20600 Eibar (Gipuzkoa)
943 70 23 85
660 03 33 29
clinica@unzagadental.eus